XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aintza Aitari, eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Ant. Zorionekoa zu, Maria, sinetsi duzulako, beteko baitu Jaunak esan dizuna. Aleluia!

Eskariak

Senide maiteok, otoitz egin diezaiogun gizakiak salbatzera datorren Kristo Erregeri, eta uste osoz esan diezaiogun:

R/. Zatoz, Jesus Jauna.

-Jesu Kristo Jauna, gizon eginez zeure jainkotasunaren aintza erakutsi diozu munduari; sendo gaitzazu zeure etorreraz.

-Gure ahuleria hartu duzun Horrek, emaguzu zeure errukia.

-Gizon oro argitzen duen egiazko Argi: zatoz, eta urrun itzazu gugandik eta gure mundutik ezjakinaren eta harrokeriaren ilunpeak.

-Neke eta ezinean dabiltzanei lagun egitera etorri zinen Jaun askatzailea: zatoz zamapean daudenak askatzera eta behartsuei berri ona hots egitera.